XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Informazio eta propaganda sindikalerako iragarki taula bat edukitzeko eskubidea.

d) Batzordeko kide edo delagatu gisa burututako jarduerengatik santzionatuak ez izateko eskubidea.

e) Gatazka kolektiboa aldarrikatzea eskatu ahal izango dute.

f) Hitzarmen kolektiboen tramitazioan parte hartu ahal izango dute.

g) Krisi espedienteetan, hauek edonolakoak direlarik ere, derrigorrezkoa izango da batzordeko delegatuen txostena, eta hori berori eskatzen denetik 7 egunetako epe luzaezinean; aipatu epea igaro ondoren txostenik jaulki ez bada, jaulkitakotzat joko da.

h) Era berean, manuzkoa izango da lan ordutegiaren eta txanden finkapenari dagokionez batzordearen edo delegatuen txostena, bai eta sortzen diren aldaketei dagokienez ere, baina hori guztia izaera orokorrez.

i) Goian aipatu diren g) eta h) ataletako kasuetan, enpresa eta langileen arteko adostasunik lortzen ez bada, Lan Agintaritzak emango du azken ebazpena.

Biltzarrak:

Langileek enpresako lokaletan batzarrak burutzeko eskubidea izango dute.

Halaber, hitzarmena negoziatzen den bitartean hilabetean bi ordu erabiltzeko aukera izango dute, urtean hamaika orduko gehienekora arte.

Lan jardunaren barruan hartzeko eta aipatu batzarrak egiteko izango diren ordu horiek alokairu errealaren arabera ordainduko dira; batzarrak, bestalde, orokorrak izan daitezke edo lanbide kategoriaren arabera edo taldeka antolatutakoak.

Batzarretarako deialdia egitea enpresako batzordearen edo langileen delegatuen ahalmena da, eta deialdia beren ekimenez edo sekzio sindikal bateko delegatuaren proposamenez egin ahal izango dute.

30. artikulua. Prebentzio delegatuak eta segurtasun eta osasun batzordea.

Laneko arriskuen aurrikuspen alorreko funtzioak betetzen dituzten langileen ordezkariak dira prebentzio delegatuak.

Hiru prebentzio delegatu izendatuko dira enpresako batzordeko kideen artetik.

Prebentzio delegatuek Laneko Arriskuen Prebentzio Legeak ezarritako berme, eskumen eta ahalmenak izango dituzte, eta enpresa batzordeko kide bezala dagozkien orduez gain, beste ordu batzuk izango dituzte segurtasun eta osasun batzordeko kide bezala bete behar dituzten eginkizunetarako.

Laneko Arriskuen Prebentzio Legeak aurrikusten dituen prestakuntza ikastaroek urtean 50 orduko iraupena izango dute, delegatu multzo osoarentzat.

Segurtasun eta osasun batzordea 6 kidez osatuko da era honetara: hiru prebentzio delegatuak eta beste 3 kide, enpresak izendatutakoak.

Segurtasun eta osasun batzordearen bileretan parte hartuko dute, ahotsez baina botorik gabe, delegatu sindikalak eta, baleude, enpresako prebentziorako tekniko arduradunak, beti ere segurtasun eta osasun batzordeko kideak ez badira.

Segurtasun eta osasun batzordeak berak erabakiko ditu bere funtzionamendurako arauak.